Iñigo Peña Rion

Heldu da Iñigo Peñaren ordua

Baleike 2016ko abu. 19a, 10:39

Iñigo Peña piraguista zumaiarra txikitatik zuen ametsa betetzera doa. Gaur izango du Peñak Rioko olinpiar jokoetako lehen estropada, sailkatzekoa, 14:59an.

Espainiako K-4an arituko da Peña Oscar Carrera, Rodrigo Germade eta Javier Hernanzekin batera. 1.000 metroko distantzia izango dute aurretik.

Bi sailkatze estropada izango dira, lehena 14:51n eta bigarrena 14:59an. Estropada bakoitzean lehen denbora onena egiten duen ontzia larunbatean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Beste 12 ontziek finalaurrekoak jokatuko dituzte eta hortik lehen hirurak pasako dira finaletara. Finalaurrekoak ere gaur bertan jokatuko dira: lehena 15:51n eta 15:59an. 

Espainiako ontziak Italia, Errusia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Argentina eta Serbia izango ditu aurkari sailkatze estropadan, denak ere maila itzela duten ontziak.