GUTUNA: Arranplako panela

IƱigo Odriozola 2016ko abu. 18a, 19:44

Zumaiako udalak kartel eta pankarten inguruan hartu dituen azken erabakiak baloratu gabe, hauek jartzeko jarri berri dituzten panelen kokalekuarekin nere desadostasuna adierazi nahi dut, adibidez arranplan jarri dutena. 

Kriston bista kentzeaz gain arranplan dagoen esertzeko egurrezko leku bakarra anulatu dute. Eguzkiak jotzen duen azkeneko lekua izanik primerako tokia da azken orduan bertan eserita egoteko. Metro gutxira Amaiako plazan bertan  beste batzuk daude beraz ez zait iruditzen hor jartzea beharrezkoa zenik.

Panelak jartzeko politikarekin jarraitzeko asmoa badute eskertuko nuke hauen kokapena eta kopurua berraztertzea. Nere iritziz behintzat arranplako hau kagada bat da eta berehala kendu beharko zen "ziaboga" bat emanez.