'Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera!' mobilizazioak datozen egunotan

Baleike 2016ko abu. 11a, 12:00

Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera! lemapean mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte datozen egunetarako. 

Bihar, Euskal Jai eguna, 12:00etan kontzentrazioa egingo dute Kofradia aurrean. Arratsaldean, 19:30ean, Beheko plazako Txurreroaren kiosko aurrean kontzentrazioa egingo dute berriz. Ondoren, 20:00etan, manifestazioan abiatuko dira Beheko plazan amaitzeko.

Igandean, uztailak 14, berriz, 12:00etan Kofradiatik abiatuta martxa egingo dute Itzurun hondartzara.