Getaria eta Zumaia arteko barrutiak mugatzeko mahaia berriro martxan jarri da

Baleike 2016ko uzt. 29a, 14:22

Pasa den legealdian onartu zen Urola ibaiaren itsasadarreko plan nagusia. Plan honek eragina du Urola ibaiaren itsasadarreko eremu guztien eta, Zumaiaz gain, Zestoa (Bedua) eta Getariako (Santiago hondartza) lurrak ere ukitzen ditu. Plana hiru udalerrietako plenoetan onartu bazen ere, zenbait kezka piztu zituen Getarian, herrien arteko mugak direla-eta. 

Zestoarrek ez zuten inongo arazorik jarri planaren onarpenari; Getarian, baina, zenbait kezka piztu ziren Urolaren planak Getariakoak den eremu bat hartzen duelako. Bi udalerrien arteko mugak dirudienez behar bezala zehaztuta eta lanketa hori egiteko mahai bat sortzea deitu zuten Getariatik, Zumaiako alkate Oier Kortak azaldu duenez. 

Mahai hau udalerri bakoitzeko bost kidez osatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu bitartekari lanak. Atzo egin zen uztaileko ohiko plenoak onartu zituen Zumaiak mahai horretan izango dituen ordezkariak. Hala, Udalean ordezkatuta dauden alderdi bakoitzeko ordezkari bana izango da: Oier Korta alkatea EAJren izenean, Josu Arrieta EH Bildutik eta Arritxu Marañon PSE-EEtik. Hauez gain, Gorka Urgoitia udal idazkaria eta Gorka Arregi udal arkitektoa ere eseriko dira mahai honetan. 

Erabakia zinegotzi guztien aldeko botoarekin onartu zen.