‘Osasuna preziorik onenean’ kale antzerkia Zumaian izango da ostiralean

Baleike 2016ko uzt. 27a, 17:40

Tirante antzerki plataformak eta Medicus Mundi erakundeak elkarlanean sortutako Osasuna preziorik onenean izeneko antzerki ekitaldia izango da ostiralean, 19:00etan, Zumaiako Gurrutxaga plazan. 

Antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizun hau EAEko 15 udalerritan eskainiko da, horien artean Zumaian. Osasun publiko eta unibertsalaren alde; osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza salatzeko abian jarritako proiektu baten parte da.