Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo da bihar

Baleike 2016ko uzt. 27a, 13:14

18:00etan hasita, Zumaiako Udalaren uztaileko ohiko plenoa izango da bihar, udaletxean.

Honako aztergaiak izango ditu bilkurak:

1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada. (102. zenbakia - 2016/04/28).

2. Ogasuna.

2.1 3/2016 eta 4/2016 erreparo orrien eta horien Alkate dekretuan erantzunen berri ematea.

2.2. Udalaren 2016eko aurrekontuko 2. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.3. Udalaren 2016eko aurrekontuko 3. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.4. Udalaren 2016eko aurrekontuko 4. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.5. Udalaren 2016eko aurrekontuko 5. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.6. Udalaren 2016eko aurrekontuko 6. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.7. Irizpena.

2.7.1. Aranzado eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena onartzea, bidezko bada.

2.8. Musika Patronatuaren 2. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.9. Kirol Patronatuaren 21. kreditu aldaketa jakinaraztea.

2.10. 2015eko Udalaren eta bere erakunde autonomoen itxieraren (likidazioaren) jakinarazpena (Udala + San Juan Egoitza + Musika Patronatua + Kirol Patronatua).

2.11. Irizpena.

2.11.1 2015eko kontu orokorrak jakinaraztea eta onartzea, bidezko bada.

2.12. Irizpena.

2.12.1 Zumaiako Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren lankidetza hitzarmena onartzea, bidezko bada.

3. Getaria eta Zumaia arteko udal barrutien mugaketa batzordeko udal ordezkariak izendatzea, bidezko bada.

4. Kirolak.

4.1. Proposamena: Aitzuri udal frontoiaren kudeaketa modua onartzea, bidezko bada.

5. Proposamena: Pais sin Lomce.

6. Eskari-galderak.