Game of Thrones

Harriak erori dira Itzurunera Algorriko labarretik

Baleike 2016ko uzt. 24a, 13:17
Udaltzainek zinta batekin itxi dute harriak erori diren gunea. Argazkiak: Baleike

Algorriko labarraren zati bat amildu berri da Itzurunen. Zorionez, harriek ez dute inor harrapatu, baina sekulako burrunba sortu dute eta susto ederra hartu dute inguruan zeudenek. 

Hondartzan aurkitzen zen Agustin Zubimendi Martikorenak kontatu duenez, aldameneko kobazuloan zegoen bera sekulako burrunba entzun duenean. Eroritako harriek utzitako arrastadak ikus daitezke Agustinek bidalitako argazki honetan.

Askotan ahaztu egiten zaigu, baina etengabeko higadura prozesuan daude labarrak, eta tarteka gertatzen dira horrelako harri-jausiak. Duela pare bat aste Sakonetan gertatu zen, justu minutu eskas lehenago bikote bat zegoen leku berean.