Kaxarranka Zumaian, 22 urte eta gero

Baleike 2016ko uzt. 24a, 11:30
Jone Osa kaxarranka dantzatzen, Aita Mariren irudiaren aurrean. Argazkia: Gorka Zabaleta

Aita Mari Oroituz jai egunak utzitako irudi ederrenetakoa izan da, dudarik gabe. Jone Osak Kaxarranka dantzatu zuen atzo arratsaldean Aita Mariren irudiaren aurrean, zortzi lagunek eutsitako kaxaren gainean.

Urtero San Pedro egunez Lekeition dantzatzen duten Kaxarranka da ezagunena, baina ez da Zumaian dantzatzen den lehen aldia. Hori bai, 22 urte pasa dira aurreko saiotik. 1994ko santelmoetan dantzatu zuen Gorka Imazek, berak utzitako argazkian ikus dezakezuenez.