Mikel Etxeberria hirugarren izan da Goierriko Bi Handiak lasterketan

Baleike 2016ko uzt. 10a, 09:43
Argazkia: Goierriko Hitza

Goierriko Bi Handiak mendi lasterketa gogorra jokatu da asteburu honetan. Ilunpean, gauez egiten den lasterketa da: 88 kilometro korritzen dituzte eta tartean Aralar eta Aizkorri mendiak zeharkatzen dituzte.

Gaueko 11:00etan abiatu ziren proban parte hartzen duten 500 korrikalariak Beasaindik eta lehenak 10 ordu inguru geroago itzuli ziren. Irabazlea Daniel Agirre nafarra izan da 10:09:47 denborarekin. Lau minutuan hautsi du proba honek zuen errekorrak. Bigarren Jokin Garai oñatiarra sailkatu da, 11:02:35 denborarekin eta hirugarren Mikel Etxeberria zumaiarra 11:16:20 denborarekin. Lehen aldiz korritu du Mikelek proba hau eta pozik egoteko arrazoiak baditu.