Hogarreko hauteslekura kotxez gerturatzeko aukera izango dute beharra dutenek

Baleike 2016ko eka. 24a, 15:56

Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira eta, ohi bezala, Hogarrean hautesmahaiak jarri dira. Mugikortasun arazoak dituztenek Hogarraren atariraino kotxez gerturatzeko aukera izango dute, Arroa kaletik (Odietatik) sartuta.