Ilarak Aitzuri frontoiaren irekierarako sarrerak erosteko

Baleike 2016ko eka. 15a, 11:29
Argazkia: Sara Utrera

Ekainaren 25ean zabalduko da Aitzuri frontoi berria. Gaur jarri dira irekierarako sarrerak eta goizeko lehen ordutik ilarak sortu dira.

Ekainaren 25ean, gaueko 22:00etan lehen pilota partiduak jokatuko dira Aitzurin. Lehena, binakako esku pilota partidua izango da eta pilotari profesionalek jokatuko dute, Olaizola II-Albizuk eta Irribarria-Zabaletak hain zuzen. Ondoren, dantza emanaldia egongo da, Lucia Lacarra zumaiarraren eskutik. Lacarrak, bere senarra den Marlon Dinorekin, dantza klasiko ekitaldia eskainiko du eta jai-emanaldiekin amaitzeko, zesta punta partidua ere jokatuko da, azken hau, Goikoetxea-Inza eta Egiguren eta Enbilen artean. Sarrerak soilik Turismo Bulegoan egongo dira salgai ekainaren 15etik aurrera, 35 euroan