IRC eta Open mailan banatutako 25 bat belaontzik hartuko dute parte txapelketan. Larunbatean jokatuko da lehen estropada, 13:00etatik aurrera, IRC eta Open mailako belaontziekin. Igandean egingo da bigarren saioa, 12:30etik aurrera, IRC mailako belaontziekin. Txapelketa Zumaiako Klub Nautikoak antolatu du, Udalaren, EKPren eta Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin.