Zuzendaria: Gavin Hood. Aktoreak: Aaron Paul, Helen Mirren, Alan Rickman,. Iraupena: 102 minutu.Generoa: Gerra, thriller-a. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015. Jatorriko izenburua: 'Eye in the Sky'.
Katherine Powell Erresuma Batuko armadako ofiziala da, eta operazio bat zuzentzen ari da terrorista talde bat harrapatzeko. Taldeko kideak ekintza suizida bat egiteko prest daudela jakitean, harrapatu beharrean, haiek drone batetik jaurtitako bonba batekin hiltzeko aginduko du. Baina bederatzi urteko haur bat arrisku gunean sartuko da.