Eki gauerako entseguak deitu ditu Astindu dantza elkarteak

Baleike 2016ko mai. 24a, 23:08

Aurtengoan ere Astindu dantza elkarteak, Eki gauean parte hartuko du suaren inguruan dantza eginez. Parte hartu nahi dutenek Torreberrira joatea besterik ez dute egin behar.

Entseguak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, 20:00etatik 21:30era bitartean. Koreografa eta irakaslea oraingo honetan Marijo Zubia izango da.

Informazio gehiagorako astindu.zde@gmail.com helbidera idatzi daiteke. 

Erlazionatuak