'Euskal Balezaleen Triskantza' dokumentala emango da ostegunean Aita Marin

Baleike 2016ko mai. 24a, 18:07

Geoparkeen Astearen baitan, ostegun honetan (maiatzak 26), 19:00etan Euskal balezaleen triskantza dokumentala emango da Aita Mari zinean. Ondoren, mahai-ingurua izango da pelikularen arduradunekin.

1615ean Islandian hil zituzten Euskal Herriko 32 balea arrantzaleen istorioa jasotzen du dokumentalak. Hemen ikus dezakezue trailerra.

Berria egunkarian pelikularen arduradunetako Ander Arrese arkeologoa elkarrizketatu zuten. Hemen irakurri dezakezue.