Maria eta Jose Ikastetxea, Safer Internet Day 2016 sarien lehen edizioko irabazlea

Baleike 2016ko mai. 23a, 20:25

2016ko Safer Internet Day lehiaketako sariak banatu ziren maiatzaren 20an Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

Lehen aldiz antolatzen da lehiaketa hau eta irabazlea Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek egindako Klik proiektua izan da. Guztira 42 ikastetxek hartu dute parte.

Magiaz eta ikuskizunez betetako gala batekin amaitu zen lehiaketa eta gustora baino gustorago itzuli ziren herrira.