Maiatza Dantzan jaialdia Maria eta Josen

Baleike 2016ko mai. 23a, 16:09
Besteak beste, ekialdeko dantzak ikusi ahal izan ziren larunbateko saioan. Argazkilaria: Juan Ramon Zearreta

Maiatza Dantzaneko ikuskizuna eskaini zuten hainbat dantza taldek larunbatean, Maria eta Jose ikastetetxeko aretoan. Areto dantzak, sevillana-k, ekialdeko dantzak (persiarra, Bollywood...), dantza neoklasikoa eta dantza latinoak ikusi ahal izan zituzten aretoan bildutako 300 ikusleek.

Datorren larunbatean izango da Maiatza Dantzaneko aurtengo azken saioa. Donostiatik eta Bilbotik etorritako kontakt estiloko dantzariek inprobisazio/jam sesioa egingo dute, 18:30etik 20:30era, Arranplan.