Gipuzkoako bi txapelketak irabazi dituzte Pulpoko infantilek

Baleike 2016ko mai. 23a, 09:38

Pulpo eskubaloi taldeko neskek 20-16 irabazi diote Elgoibarri finalean, eta mutilek 26-25 Bidasoari. Bi finalak larunbat eguerdian jokatu ziren, Usurbilen. Mutilek zein neskek denboraldi bikaina borobildu dute azken garaipenarekin.

Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute bi taldeek, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka. Bilboko Zorrotzako kiroldegian izango dira partida guztiak. Larunbat goizean Arabako txapeldunaren kontra jokatuko dute, 10:30ean mutilek eta 12:00etan neskek; eta larunbatean bertan, bazkalondoren, Bizkaiko txapeldunen aurka (16:00etan mutilek eta 17:30ean neskek). Bi partidak egun berean jokatuko dituzten bakarrak izango dira, Araba eta Bizkaiaren artekoak igandean izango baitira.