Beheko Plaza edadetu eta jubilatuen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu

Baleike 2016ko mai. 19a, 21:59

Urtero, garai honetan, nagusien inguruan antolatutako ekintzen baitan, Beheko Plaza edadetu eta jubilatuen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu. Izen-ematea astelehen honetan, maiatzaren 23an zabalduko da.

Udaberriko jokoen baitan egingo diren jolasak honako hauek izango dira:

  1. Ekainak 1, asteazkena: eskoba eta seiak
  2. Ekainak 2, osteguna: puntto eta tute
  3. Ekainak 7, asteartea: domino eta musa
  4. Ekainak 8, asteazkena: toka eta rana

Jokoak 18:00etan hasiko dira esandako egunetan.

Bakarkako jokoetan gutxieneko partaideak: 8 jokalari.
Binakako jokoetan gutxieneko partaideak: 6 bikote.
Izen ematea maiatzaren 23tik 31ra bitartean, elkarteko bulegoan, 11:00etatik 12:00etara.

Ekainaren 17an ohiko merienda izango da Hogarrean. Bertara elkartekide guztiak gonbidatuta daude eta ondoren sari banaketa izango da.