Lasala taldeak Zumaian egindako egonaldia, DSS2016-ren web gunean

Baleike 2016ko mai. 19a, 17:33

Maiatzaren 13an egin zuen Lasala konpainiak Mugalariak egitasmoaren baitako mediazio saio irekia Zumaiako Torreberrin. Herriko haur, gazte zein heldu talde bat gerturatu zen bertara. 

Lasala konpainiako lagunek, oraindik ere sortze fasean dagoen Now ikuskizun berriaren hiru zati edo koreografia eskaini zizkieten bertaratutakoei. Donostia 2016 egitasmoaren web gunean ematen dute honen berri eta ekitaldi horretako argazkiak ere zintzilikatu dituzte. Hemen ikusi dezakezue