Espainiako selekzioaren deia jaso du Peru Nolaskoainek

Baleike 2016ko mai. 9a, 15:33

Hemeretzi urtez azpikoen Espainiako futbol selekzioaren deia jaso du Athleticeko jokalari Peru Nolaskoainek. Espainiako Futbol Federazioak Madrilgo Las Rozasen dauzkan instalazioetan entrenatzera deitu du hautatzaileak, maiatzaren 16tik 18ra.

Euskadiko selekzioarekin hainbat txapelketa jokatu eta irabazi ditu Peru Nolaskoainek azken urteotan. Orain Espainiako hautatzaileak deitu du sub-19 selekzioarekin entrenatzera joateko, beste 23 jokalarirekin batera. Nolaskoain eta Osasunako Alvaro Fernandez eta Aitor Buñuel dira hautatzaileak deitutako euskal jokalari bakarrak.