Gerra ondorengo irudiak: Faxistak Zumaian

Baleike 2016ko mai. 3a, 19:32

Gerra Zibilaren ondoren lehen urteetako argazkiak dira bilduma honetakoak. Ikus daiteke frankistei egindako harrera bat; faxista italiarrek parrokian eta hilerrian beraien hildakoen alde egindako elizkizun bateko argazkiak; eta Zelaiako etxea –gaur egun hotela eta talasoterapia–, haurrentzako uda leku bihurtua, frankistek Zelaia familiari konfiskatu eta gero.