"Udalarenak ez diren adierazpen guztiak ezabatu dituzte kaleetatik; kalea ez da inorena eta, beraz, guztiona da. Ez gaude ados politika egiteko modu horrekin", adierazi du Axier Lopezek Kalea Guztiona Da kolektiboaren izenean. Azpimarratu du aldarrikapenak ez direla zikinkeria, eta garbi azaldu du Kalea Guztiona Da ekimenaren helburua: "Arazo honen inguruan eztabaida sustatzea da gure helburua eta gure ekintzak horri bideratuta daude".
Asteazkenero biltzen dira Torreberri atarian, 19:00etan. Bilerak parte hartu nahi duen orori daude zabalik. Oraindik ere atxikimenduak emateko aukera zabalik dago eta gehiago espero dituzte datozen egunotan. (Harremanetarako: kaleaguztionada@gmail.com). Hau da orain arte ekimenari atxikimendua agertu dioten taldeen zerrenda:
-CCOO
-ESK
-LAB
-ELA
-Eskubide Sozialen Karta
-TSko langileak
-Urola enpresako (XEY) langile komitea (ELA, LAG eta CC.OO.)
-Astilleros Balenciagako langile komitea
-Mendiaraiz eta Korta enpresetako ELAko delegatuak
-GKN Driveline Zumaiako langile batzordea (UGT, ELA, LAB eta ESK)
-Duintasuna elkartea
-Odol emaileen elkartea
-Malen Etxea (Emakume migratzaileen elkartea)
-Natur Taldea
-Dardara (Zumaiako Musikarien Kolektiboa)
-Libre
-Gazte Asanblada
-Talde feminista
-Ernai
-Inpernupe Kultur Elkartea
-Hirekin (Gazteen emantzipazioa sustatzeko egitasmoa)
-Katxapero gazte konpartsa
-Ikasle Abertzaleak
-Gure Esku Dago
-Herri Irrati Librea sortzeko lan taldea
-Gaztetxolako hezitzaileak
-ZIIZ industria ondarea ikertzeko zentroa
-Beduola itsas ondarea zaintzeko elkartea
-AEK
-Arrangoleta haurreskola
-Eskola Txikia haurreskola
-Ostarrena zine-kluba