Udaleku musikaletarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2016ko api. 29a, 11:52

Zumaiako Udalak eta Xabier Lizaso piano studiok Do Re Ni Udaleku Musikalak antolatu dituzte aurten ere. Jolas eginez, musikaren mundua ezagutu, ulertu eta bizitzeko aukera ematen duen ekimena da hau. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Horretarako, haurrek gehien atsegin dituzten ekintzak erabiltzen dituzte: jolasak, marrazkiak, mimoa, dantza, musika etab.

Helburu nagusiak honakoak dira:

  • Musika bidez ikaslearen sentsibilitate artistikoa garatzea.
  • Haurrek beren musikarenganako jakinmina garatu dezaten oporretan tailer bat sortzea.

Mota guztietako musika landuko da. "Azken helburua ez da teorikoa, musikarekin gozatzen, barre egiten eta sentsibilitatea lantzen hastea baizik... haurrek musika egitarau oso eta bateratu batean parte har dezatela", azaldu dute antolatzaileek

· Lekua: Ubillos Musika Eskola. Zumaia

· Data: Uztailaren 18tik 29ra.

· Iraupena: Bi aste, astelehenetik ostiralera.

· Adina: 3 - 12 urte.

· Prezioa: 80 €. Familia ugariak: 65€.

· Egitaraua:

  • 09:30-10:20: Antzerkia.
  • 10:25-11:15: Jolasak eta soinketa.
  • 11:15-11:45: Atsedena.
  • 11:45-12:35: Dantza eta koreografiak.
  • 12:40-13:30: Kantua, entsegu korala.

Musika familian: Udalekuen azken egunean egingo da famili guztiei irekitako kontzertua. Bertako protagonistak gure “artistak” izango dira eta egitaraua diplomen banaketarekin amaituko dugu.

Izen ematea: Ekainaren 17a arte. Taldea osatu arte.

Ordainketa: Diru-sarrera honako kontu zenbakian. Kutxabank 2095 0475 531072795437

Agindu emailea: partea hartzailearen izena.

Azalpena: Udaleku Musikalak, Zumaia 2016.

Aurkeztu: Izen emate orria / Diru-sarreraren agiria.