Larunbat arratsaldean trafikoa etengo dute kostako errepidean

Baleike 2016ko api. 29a, 10:04

Bihar, larunbata, kostako errepidea itxita egongo da 16:20tik 17:30era, Zumaiatik Zarautzera joateko norantzan, Getariako II. Triatloia dela eta. Garraio publikoari bakarrik utziko zaio pasatzen. Zarauztik Zumaiara etortzeko erreia irekita egongo da.