Enpresa eta eragileei zuzendutako jardunaldia antolatu du Mankomunitateak

Baleike 2016ko api. 28a, 14:54

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat eta interesa duten eragileentzat, ekoizpen eta marketing ekologikoa, nekazaritza eta elikadura sektorean izenburuarekin.

Noiz eta non:

Eguna: maiatzaren 17a, 09:15-11:45 (2,5 ordu)

Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Edukia: honako eduki eta gaiak landuko ditugu jardunaldian:

  • Sarrera: ekoizpen eta marketing ekologikoa

  • Ekoizpen ekologikoa (+kasu praktikoak)

  • Berrikuntza ekologikoa (+kasu praktikoak)

  • Marketing berdea (+kasu praktikoak)

  • EPD-ak: Produktuaren ingurumen-adierazpena

  • Ingurumen aztarna

  • Frantziako merkatu ekologikoa: eko-etiketak, labelak, kontsumidore ekologikoaren-profila…

Hizlaria: IK Ingenieria

Izena-ematea eta argibideak:

Aurrez izena eman behar da, honako helbide elektronikora mezua bidalita edo webgunearen bidez:

enpresa@urolakosta.eus

http://www.urolakosta.eus/eu/-/jardunaldia-ekoizpen-eta-marketing-ekologikoa-nekazaritza-eta-elikdaura-sektorean