Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak, maiatzean, Enplegu Zentroan

Baleike 2016ko api. 26a, 15:30

Maiatzean zenbait ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Emakumeen ahalduntzea

  • Zure gaitasunak identifikatuko dituzu eta praktikan nola jarri landuko duzu.
  • Data: apirilak 29
  • Hizkuntza: gaztelania

Aldi baterako lanerako enpresetan izena eman (ABLE)

  • Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu.
  • Data: maiatzak 6
  • Hizkuntza: euskara

Urola Kostako eskualdeko baliabideen gida

  • Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu.
  • Data: maiatzak 20
  • Hizkuntza: gaztelania

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua (EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»).

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus