Zumaiak irabazi du beteranoen lagunarteko traineru estropada

Baleike 2016ko api. 23a, 23:27

Lau estropadatik lau irabazi ditu Zumaiako beteranoen traineruak. Gaurkoa ligaz kanpoko lagunarteko estropada izan da, baina zumaiarrek bere nagusitasuna erakutsi dute. 

Sei ontzik hartu dute parte gaurko estropadan: Bizkaiako hiruk (Getxo, Sestao eta Arkote) eta Gipuzkoako beste hiruk (Fortuna, Zarautz eta Zumaia). Erlojuaren aurka jokatu da estropada hau, Urolaren itsasoratzean eta lehen ziabogatik Zumaiako gorriak nagusi izan dira. Hurrengo partzialetan abantaila handitzen joan dira eta helmugan 12 segundoko aldea atera diete bigarren sailkatutako Arkoteri. 

Hemen dituzue gaur izandak sailkapenak.

1. Zumaia: 12:18.

2. Arkote: 12:30.

3. Getxo: 12:57.

4. Fortuna: 13:07.

5. Zarautz: 13:11.

6. Sestao: 14:01.