Industria 4.0 jardunaldia egin da gaur Mankomunitateko egoitzan

Baleike 2016ko api. 22a, 14:27

Urola Kostako Udal Elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin eta SPRIrekin elkarlanean antolatuta. Industria 4.0 jardunaldia egin da gaur goizean Mankomunitateak Zarautzen duen egoitzan. 30 pertsona bertaratu dira eskualdeko hainbat enpresa eta erakunderen ordezkari gisa.

Jardunaldian izan direnen artean Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea; Alex Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia; Jorge Posada, Vicomtecheko zuzendaria; Koldo Lizarazu, GKN Driveline zuzendari industriala; Iñigo Odriozola, StartUp DATIK StarUp bazkide sortzailea; Imanol Olaskoaga, ERREKA Fastening Solutions zuzendari nagusia; Iñigo Ugarte, ieTeam Consulting bazkide sortzailea, eta Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria izan dira.

Jardunaldia hasteko, Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategiaren berri eman du. Jarraian, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiak fabrikazio aurreratuko Euskadiko estrategian egin diren urratsen berri eman du. Ondoren, Jorge Posada Vicomtecheko zuzendariak digitalizazio industrialaren nazioarteko egoera zertan den azaldu du.

Azalpen horien ondotik, mahai ingurua egin dugu, Euskal industriako 4.0 arloko esperientzia praktikoak ezagutzeko. Mahai inguruan hiru enpresek beren esperientzia azaldu dute: GKN Driveline, StartUp DATIK eta ERREKA Fastening Solutions.

Parte-hartzaileen galdera eta iritzi trukearekin amaitu da jardunaldia.