Suhiltzaileen bizikleta martxa Zumaiatik pasa da

Baleike 2016ko api. 13a, 19:21
Argazkia: Bomberos Euskadi

EAEko suhiltzaileak egiten ari diren bizikleta martxako bigarren etapa Zumaiatik pasa da gaur. Zarautz eta Eibar arteko martxa egin dute eta Zumaiatik bazkalondoan pasa dira. 

Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den suhiltzaileen legearen aurka daude EAEko suhiltzaileak eta egunotan egiten ari diren martxarekin presioa egin nahi dute lege hori onartu ez dezaten.

Gipuzkoako suhiltzaileek Eibar eta Arrasate arteko etapa egingo dute bihar. Arrasaten Bizkaiko kideekin egingo dute topo. Azken etapan, ostiralean, Aguraindik Gasteizera joango dira. Behin Arabako hiriburan, Legebiltzarreraino helduko dira. 

Erlazionatuak

Suhiltzaileak, sutan

Baleike 2016 ots 23 Zumaia