Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak emango dira Enplegu Zentroan

Baleike 2016ko api. 5a, 20:52

Apirila eta maiatzean hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) izango dira, 9:30etik 12:30era.

Honako eskaintza izango da bi hilabete hauetan:

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE):

Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu.

Data: apirilak 8

Hizkuntza: gaztelania

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA:

Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu.

Data: apirilak 22

Hizkuntza: euskara

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA:

Zure gaitasunak identifikatuko dituzu eta praktikan nola jarri landuko duzu.

Data: apirilak 29

Hizkuntza: gaztelania

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE):

Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu.

Data: maiatzak 6

Hizkuntza: euskara

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA:

Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu.

Data: maiatzak 20

Hizkuntza: gaztelania

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua (EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»).

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus