Sute txiki bat piztu da Basustagañan

Baleike 2016ko mar. 26a, 21:07

Sute txiki bat piztu da Basustagañan, baina dagoeneko kontrolpean daukate eta ez du kalterik eragin.

Dirudienez sasi batzuk erretzen jardun dute arratsaldean eta horren ondorioz sua zabaldu da Basustagañan. Herritik ikusita, bati baino gehiago iruditu zaio kanpinean zegoela sua, baina kanpinera ez da iritsi. Ertzain, udaltzain eta su-hiltzaileen artean segituan kontrolatu dute, galerna sartu den arren.