Udalak bi peoi kontratatuko ditu aldi baterako

Baleike 2016ko mar. 23a, 09:25

Zumaiako Udalak peoi lanerako bi pertsona kontratatuko ditu alde baterako. Horrez gain, azterketa gainditzen dituztenekin lan poltsa bat sortuko du.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu du Udalak deialdi hau. Oinarri hauen bidez, alde batetik, Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan ­hutsik dauden bi peoi plazak behin-behineko izaeraz beteko dira eta bestetik, ariketa bazter­tzaileak gainditu dituzten gainerako hautagaiekin osatutako zerrenda, Zumaiako Udaleko eta beste Udal ­batzuen lanpostu berdinetan edo ezaugarri antze­koak dituzten lanpostuetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak bete­tzeko erabili ahal izango da.

Oinarriak hemen dituzue. 

Dokumentuak udaletxean aurkeztu ahal izango dira martxoaren 29tik apirilaren 12a bitarte (azken hau barne). Gogorarazi, San Telmo eguna dela eta, apirilaren 4ean udaletxea itxita egongo dela.

Harremanetarako:

Zumaiako Udala
Foruen Enparantza, 1 - 20750 ZUMAIA
Telefonoa: 943 865155 (Pertsonal saila) - Faxa: 943 862456