Gizonezko bat hil da gaur goizean La Caixako bulegoaren aurrean

Baleike 2016ko ots. 17a, 08:47

Gertakaria goizeko 6:30ak aldera izan da. Lanera bidean zihoan pertsona batek ondoezik zegoen pertsona bat La Caixak Txomin Agirre kaian duen kutxazain automatikotik ateratzen ikusi du. Balantzaka, arkupetan zeuden motozikleta batzuen gainera erori da. Larrialdi zerbitzuak inguratu direnerako hilik zegoen.

50-60 urte inguruko gizonezkoa da, ustez etxegabea. Kutxazain automatikoaren inguruan kartoiak zituen pilatuta. Ez dute identifikatzea lortzerik izan. Gainean ez zuen inongo agiririk eta hatz-marka bidez saiatuko dira bere identifikazioa lortzen. 

Erlazionatuak