Ekodiseinua eta diseinu industrialaren inguruko jardunaldi antolatu du Udal Elkarteak

Baleike 2016ko ots. 9a, 20:26

Ekodiseinua eta diseinu industriala izeneko programa berria jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Otsaletik maiatzera bitartean, abian jarriko den programa honen bidez, enpresek  berrikuntza estrategia berriak barneratu ahal izango dituzte.

Horretarako, bereziki lan lerro hauek jorratuko dira: 

  1. Produktuak sortzeko edo berritzeko estrategia/metodologia 
  2. Lehengaien erabilpen eraginkorra 
  3. Ekoizpen prozesuaren optimizazioa 
  4. Banaketa sistemaren optimizazioa 
  5. Produktuen erabilpen fasean ingurumenarekiko inpaktuaren murrizketa: elektrizitate kontsumo gutxiago, iraunkortasuna… 
  6. Produktuaren bizi-amaieraren optimizazioa 

Programari hasierako emateko, EKODISEINU ETA DISEINU INDUSTRIALAREN inguruan, informazio-tailerra eskainiko da. Tailer hau otsailaren 16an izango da, 9:00tatik 11:00etara. 

Jardunaldiaren gai-zerrenda:

1- Urola Kostako Udal Elkartearen programaren aurkezpena 
        -Prestakuntza +tutoretza programa 
        -Produktu eta prozesuen berrikuntza inguruko aholkularitza teknikoa 
2- Ekodisenua: zer da eta nola bermatzen da enpresetan 
3- Ekodiseinuaren abantailak: Kostuen murrizketa, eraginkortasuna, prozesu hobekuntza, … 
3- Produktuen ingurugiro zihurtagiriak 

Hizlaria 
Itxaso Trabudua (IK Ingeniera) 

Izena-emateko 
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea) 
enpresa@urolakosta.org