Zumaiako arraunlari beteranoek Sestaoko estropada irabazi dute

Baleike 2016ko ots. 8a, 10:37

Igande eguerdian VIII. Julian Enriqueren oroimenezko saria jokatu zen Sestaon. 40tik gora ontzi izan ziren traineru estropada honetan, lau mailatan, eta beteranoetan Zumaia izan zen nagusi.

7 kilometroko distantzia bete behar izan zuten traineruek. Bilbon, Salbeko zubiaren inguruan hasi eta Sestaon amaitzen zen estropada. Zumaiak 29:39 denbora behar izan zuen distantzia hori burutzeko. Bigarren Pontejos sailkatu zen (30:33) eta hirugarren Zierbena (30:38). Atzetik sartu ziren Deusto, Getxo, Arkote, Sestao eta Zarautz.