Zumaiako Udalaren oharra Igor Zendoiaren heriotza dela-eta

Baleike 2016ko ots. 6a, 13:31

Atzo zendu zen Igor Zendoia, AEKko irakaslea eta euskaltzale porrokatua. Zumaiako Udalak honako oharra bidali du.

Adiorik ez, Igor

Herriko festa giroa ilundu digun albistea jakin genuen atzo. Igor adiskidea joan zaigu. Euskararen aldeko lanean gogotsu, Aholku Batzordeko kide, Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzaile fin... euskalgintzak eta herriak sumatuko du haren hutsunea. Zumaiako Udala osatzen dugunok bat egiten dugu familiaren eta adiskideen saminarekin.

Adiorik ez, laster arte, Igor.