Pulporen hiru talde Euskal Ligako bigarren fasean izango dira baina mutilek maila galdu dute

Baleike 2016ko ots. 1a, 17:48
Argazkia: Peio Romatet

Pulporen hiru talde izango dira hastear den Euskal Ligako bigarren fasean. Mutilezko kadeteek lortuta zuten bere txartela; jubenil mutilek eta nesken kadete taldeak pasa den asteburuan lortu dituzte bereak. Hala ere, dena ez pozgarria: bigarren fasera pasa badira ere, mutilen bi taldeek maila galdu dute. 

Lehen fasea amaitzen den unean, jubenil eta kadete taldeen puntuak batzen dira eta puntu gutxien dituzten bi taldeek maila galdetzen dute. Pulporen kadeteek oso ondo bukatu dute lehen fasea, laugarren postuan; jubenilak, aldiz, seigarren izan dira. Puntu bakarrarengatik galdu dute Pulpoko taldeek maila. 

Talde bakoitzak bere aldetik hartuta, kadeteek bigarren faserako txartela zuzenean eskuratu zuten, lehen fasean laugarren egin eta gero. Jubenilek, berriz, seigarren eginda, sailkatze fasea jokatu behar izan dute. 

Fase hau Zumaian bertan jokatu da, pasa berria den asteburuan. Zumaiarrak jokatutako hiru partidatan nagusi izan ziren: Corazonistas, 25 - Pulpo, 34; Pulpo, 28 - Leizaran 19; eta Escolapios, 33 - Pulpo, 36. Hiru partidak irabazita, lehen postuan amaitu dute zumaiarrek sailkatzen fase hau.

Ttakun Pulpo nesken kadete taldea, aldiz, Gipuzkoako txapeldunorde sailkatu arren orain astebete, igoera fasea jokatu behar izan dute Muskizen. Hauek ere hiru partidak irabazi dituzte (Usurbil, 23 - Ttakun Pulpo, 31; Ttakun Pulpo, 34 - Muskiz, 23; eta Bar Alaiki, 18 - Ttakun Pulpo, 42) eta ondorioz Euskal Ligako bigarren fasean izango dira.