9.416 euro bildu zituen Gabon Koruak Caritasen alde

Baleike 2016ko urt. 31a, 15:15

Gabon Koruak iazkoan ere ez zuen hutsik egin. Pasatako Gabonetan ere kalez kale ibili zen garai horrekin lotutako kantak abesten. Herria musikaz betetzeaz gain, diru bilketa egin zuen kaleetan eta, baita ere, kontu korronte bidez. Azken kalejira honetan 9.416,97 euro bildu ziren. Diru hori Caritasi emango zaio beharrean dauden herritarrei laguntzeko. 

Erlazionatuak