Esbastikaz margotuta agertu da Arritokieta

Baleike 2016ko urt. 8a, 11:30
Esbastika bat Arritokietako alboko atean. Argazkia: Zumaiako Udaltzaingoa

Esbastikaz josita eta zenbait txikiziorekin agertu zen atzo goizean Arritokietako ermita. Udaltzaina ikerketa ari dira egiten eta nahikoa ziur daude egilea nor izan den. Hemen ikus ditzakezue argazkiak.

Esbastikak ate nagusian, albokoan, lurrean eta korora igotzeko eskaileran; eta txikizioak han eta hemen. Lapurretan ez dute egin, ordea, bota pare bat bakarrik. Halaxe aurkitu zuten Arritokietako ermita atzo goizean. Udaltzainak gaia ikertzen ari dira eta oraingoz ez dute detaile gehiago eman nahi, baina dagoeneko nahikoa garbi omen dute nor den barrabaskeriaren egilea, eta salaketa jarriko diote.

Erlazionatuak