Iñaxi Etxabe oikiarrak jarriko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari

Baleike 2015ko abe. 11a, 13:48
Iñaxi Etxabe bertsotan Oikian, San Bartolome jaietan.

Iñaxi Etxabe bertsolari oikiarrak jarriko dio txapela datorren abenduaren 19an Ilunben (Donostia) jokatzekoa den Gipuzkoako Txapelketako finaleko irabazleari. Finalisten artean da Jon Maia zumaiarra.

Emakumeei publiko aurrean bertsoak kantatzeko aukera ukatzen zitzaien garaiak egokitu zitzaizkion Iñaxi Etxaberi (1933). Hamazazpi urtekin hasi zen bertso-paperak idazten, eta sariak ere irabazi zituen 1950eko hamarkadan. Baina idaztearekin bakarrik konforme ez, eta plazan kantatzen ere hasi zen. Bera izan zen urratsa egin zuen lehen emakumeetako bat.

Basarrirekin ere izan zuen ika-mika. Basarrik Aitonaren malkoek bertsoetan emakumeei buruz esaten zituen kontu batzuk Iñaxiri ez zitzaizkion batere gustatu eta hari erantzunez bertso sorta idatzi zuen.

Iñaxiren bizitzari buruzko lana argitaratuta dago Bidegileak bilduman. Hemen irakur dezakezue

Bertsoa.eus atariak 2007an egindako elkarrizketaren bideoa daukazue beste lotura honetan: Iñaxi Etxabe