Alderdi fisikoa eta kognitiboa zaintzearen inguruko hitzaldia antolatu du Nagusilanek

Baleike 2015ko aza. 27a, 15:07

Nagusilan boluntariotzak antolatuta, Participar es vivir izeneko hitzaldia izango da abenduaren 3an, osteguna, Beheko Plazako gizarte zentroan. Hitzaldia gazteleraz izango da. 

Hizlariak Elena Iraolagoitia Otxandiano eta Eva Perez de Albeniz Madina psikologoak eta gerontologoak izango dira. Hitzaldiaren edukia honako lau puntu hauek osatuko dute: 

  • Bizitza estiloa
  • Alderdi fisikoa zaintzea
  • Alderdi kognitiboa zaintzea
  • Parte hartuz bizitzarekin aktiboki inplikatzea

Saioa 18:30ean hasiko da eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.