23 litro euri bota zituen atzo Zumaian

Baleike 2015ko aza. 26a, 10:58

Eguraldi txakurra, zakarra, izan genuen atzo. Horren ondorioz, egunean zehar egin beharreko zenbait ekitaldi bertan behera geratu edo atzeratu egin behar izan ziren, azaroaren 25eko giza-katea edo Grampian Freedom ontziaren uretaratzea, adibidez. 

Eguneko zenbait unetan gogoz erori zen euria, baina Gipuzkoako beste herri batzuetan jasotakoarekin alderatuta, zortedunak izan ginela esan daiteke. Hala, Zumaian 23 litro euri bota zituen atzo. Ezer gutxi lurraldeko beste herri batzuekin alderatuta: Añarbe inguruan 152 litro bota zituen atzo; Zumarragan 123 eta Elgoibarren 55.