Zumaiako Mintzalagun egitasmoak euskaldun zaharrak behar ditu

Baleike 2015ko aza. 25a, 15:41

Mintzalagun egitasmoak euskaldun zaharrak behar ditu herriko bi talde osatzeko; beraz, dei egiten zaie herriko euskaltzaleei izena eman eta programan parte hartzeko.

Eskatzen den konpromisoa txikia da: astean ordubetez, euskara praktikatu nahi duten herritarrekin, talde txikian, eta haiekin euskaraz aritzea. Edozein euskaldunek egin dezake, eta ez da behar ikasketa edo gaitasun berezirik; lagun arteko hizketa da mintzalaguneko kideek landu nahi dutena.

Lehen taldea  astearte edo ostegunetan elkartuko da arratsaldeko 7etatik aurrera.

Bigarren taldea ostegunetan arratsaldeko 5etan.

Informazio gehiago:

  • Zumaiako euskara zerbitzuan. Tfnoa:  943 865025    E-posta: euskara@zumaia.eus
  • Mintzalagun egitasmoa: Tfnoa: 625 485 215  E-posta: urolakosta@aek.org