'Izena duenak izana du' dantza saioan hartuko du parte Lucia Lacarrak

Baleike 2015ko aza. 25a, 15:36

Izena duenak izana du dantza saioa egingo da abenduaren 27an, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Parte-hartzaileen artean Lucia Lacarra dantzari zumaiarra eta bere senarra Marlon Dino daude. Udal Kultura sailak 50 sarrera erosi ditu Zumaiako dantza-zaletuen artean saltzeko. 

50 txartel izango dira salgai, 25 eurotakoakBakoitzak 2 sarrera baino gehiago ezingo ditu erosi, eta zumaiarrek izango dute lehentasuna. Salmenta abenduaren 1ean (asteartea) egingo da, 18:00etan, Alondegiko lehen solairuan.