Urkome Sarietako bat bozka bidez emateko aukera jarri dute

Baleike 2015ko aza. 24a, 12:01

Aurten, laugarrengo aldiz emango dira Urkome sariak. 2009an izan zen lehengo edizioa eta bi urtez behin egin dira. Sari hauen helburua da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea. Sei sari emango dira aurten eta horietako bat herritarren bozka bidezko sari irekia da.

Epaimahaiak, 2015-11-20ko bileran, bozka bidezko sarirako lau hautagaiak aukeratu ditu. Honako hauek dira hautagaiak:

  • Lorezaintza eta paisajismo ekologiko eta jangarria proposatzen duen enpresa bat.

  • Udalekuak Beizaman: baserri ezkutuen bila proiektua.

  • Kristalizazio sentiberak abian proiektua.

  • Lanlur aplikazioa.

Interesa duten herritarrek bozka eman dezakete www.urkome.eusweb orrialdean, azaroaren 29ra bitartean. Sari banaketa azaroaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Azkoitiko Udaletxeko batzar-aretoan.