AEK-k eskualdeko artisau eta baserritarrak gonbidatu ditu Santo Tomaseko azokan parte hartzeko

Baleike 2015ko aza. 23a, 13:32

Urtero bezala, Zarauzko AEK-k Santo Tomas azoka antolatuko du datorren abenduaren 19an, euskara eta euskal produktuen sustapenari begira. Aurten, gainera, 20 urte beteko ditu. Oraingoan ere, noski, eskualdeko artisau eta baserritarrei gonbidapena luzatu nahi diegu bertan parte har dezaten. 

Horretarako, Orioko AEKra deitu (670420025), edo hurrengo helbidera idatzi (orio@aek.org) abenduaren 4a baino lehen.