Amaia Zubimendi eta Ane Urbizuren akordeoi kontzertua, bihar, Oxforden

Baleike 2015ko aza. 23a, 13:25

Xixili Eguneko egitarauaren baitan, bihar, asteartean, 19:00etatik aurrera Amaia Zubimendi eta Ane Urbizuren akordeoi kontzertua izango da Alondegiko Oxford aretoan.

Xixili Egunarekin jarraituta, ostegunean, 20:30etik aurrera, San Pedro parrokiko organoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Ekitaldi hau organoaren 125. uteurrenaren harira antolatu da.