Azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da Zumaian Euskararen Astea

Baleike 2015ko aza. 23a, 11:28

Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, kantaldia...

Aurten, azpimarratzekoa da larunbat eguerdirako antolatu den ekitaldia: Euskararen ura, eskutik eskura. 12:00etan Beheko plazan elkartu eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango da jendea Sanjuaniturrira, euskararen aldeko ilara osatu eta ura elkarri pasatzera. Amaieran, mokadutxo bat emango da Torreberri aurrean.

Egitarauan azaltzen diren ekintzez gain, bada beste bat: 2016ko egutegi bana jasoko dute abenduaren 3an haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek, etxera eramateko. Datorren urtean landuko den gaia Zumaiako leku-izenak izango da.

Azaroak 28, larunbata

- 12:00etan Beheko plazan elkartu eta Erribera kalean trikitilariekin kalejira

- 12:15ean Sanjuaniturritik Beheko plazaraino euskararen ura eskutik eskura. Ekarri zure katilua!

- Amaitzeko, mokadutxoa Torreberriko aterpean

Azaroak 29, igandea

- 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko filma haurrentzat: Magiaren etxea.

Abenduak 1, asteartea

- 19:30ean, Aita Mari zineman, Josu Martinezen dokumentala: Gure Sor Lekuaren bila. Sarrera dohainik.

Abenduak 3, osteguna

- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 28. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Anari kantariaren emanaldia.