Haurrak taldeka antolatuko ditugu horretarako (2-3 haur talde bakoitzean). Amaitzeko, hegaztientzako jantokiak prestatzeko aukera ere eskainiko dugu. Azaroaren 7an egindako habi kutxak zuhaitzetan kokatzeko beste irteera bat antolatzea aurrikusten da.
Noiz: Azaroak 7, larunbata, goizeko 11etatik 13tara.
Non: Algorri Interpretazio Zentroan.
Norentzat: 8-12 urte bitarteko haurrak. 8 urtetik beherakoak heldu baten laguntza izanez gero, gonbidatuta daude ere!
Izen-ematea: Algorri Interpretazio Zentroan bertaratuz, 943 143100 telefono zenbakira deituz, edo info@algorri.eu helbide elektronikora idatziz. Plaza mugatuak.